2012/12/15

Abenduaren 15ean lanean be

Abenduaren 15ean, Eguzkibegiko auzolankideak lanena egon dira be! ;-)
21 lagun igo dira ikastolara mantenuko lanetara. Ikastolaren aurpegia aldatzen ibili gara:
  • Haurtzaindegiko frisoa eta sarrerako hall-eko frisoa berdez margotu ditugu. 
  • Goiko pisuko frisoa granate antzeko kolore batez margotu dugu. 
Beraz, solairu bakoitzak bere nortasuna izango du hemendik aurrera.
Esango duzue ia nola ikusten duzuen ;-)

Bestaldetik, musikako gelan jarri genituen baldak esmaltatzen ibili gara baina bukatu gabe gelditu dira eta hurrengoan bigarren esku bat eman beharko zaie.
Eta azkenik, aurreko hilabetean moztu ziren adarrak batu egin ditugu udaleko lorazaintza zerbitzuak gabonetako egun hauetan eramateko.

ORTUA EDO SOLOA?
Pasa dan astean hiru guraso etorri ziren ikastolara baserritarren lanak egitera.
Ikastolak kurtso honetan ortua martxan jarriko du eta lurra prestatzen ibili dira.

Ortuaren inguruko hezia ere jarri dute. Irakasleak ere proiektu honen parte direnez, konposteko gunea ere prestatu dute.
Beraz, laister gura seme-alabak atxurrarekin ikusiko ditugu.

2012/12/11

Pantailak lagun

Interneteko erabilpena arriskurik gabe ezgutzeko Pantallas Amigas taldeko kide batekin solasean.
Bi taldetan banatuta, euskaraz eta gaztelaniaz, galde erantzunak egiteko aukera eskaintzen digute.
TRESNA BATZUK
Erabiltzen ditugun hauek, tresna batzuk direla azaltzen digute, zaindu behar direnak, segurtasuna izan dezagun.
Inor ez die erakutsi gazteoi nola mugitu Interneten, entsaio-errorea da nagusia. Daukagun sensazioa "petit comite" batean gaudela, eta miloika pertsonek ikusi dezakete.
Gazteek ez dute beldurrik saguari sakatzeko, baina ez dute idearik ere zeintzuk diren interneteko oinarriak.
Gustoko gaia dute teknologia berriena eta ikasteko prest daude.
Sarean aurkitu dezakegun jendea bizitza errealean dagoenaren modukoa da: onak eta txarrak daude ;-)

FAKTORE BATZUK aztertzen ditugu:
Anonimatoa, nortasun  ordezkapena, web kamararen erabilpena (testuingurua ikusteko balio dezakete); ba omen dago birus bat (bifrost) urrunetik aktibatzeko balio omen dezakeena,
Ez dugu behar tuenti egon, baina gure laguntza behar dutenean, eurekaz egon behar dugu arazoa konpontzeko; euren hizkuntza berdina hitz egin behar dugu.
Webkamara pegata batekin tapatuta euki dezakegu, birus batek ez diezagun kamara piztu eta grabatu.

ZIBERBULLING-a
Erasoak ere gertatu daitzeke Interneten, baina luzaroan gelditzen dira: gu etxera joan arren, sarean gelditzen da erasoa :-/

SARE SOZIALAK & TUENTI
Tuentiko zerbitzuaren baldintzak aztertzen ditugu eta azkenean gogoeta hau komentatzen dugu: sarea ondo erabiltzeko, ikasi beharko genuke gure denbora ondo kudeatzen ;-)
 
BIDEO-LABURPENA Saioaren bukaeran Iraiz eta Urkorekin elkarrizketa labur hau izan dugu.

2012/11/17

Azaroaren 17an lan-ta-lan

Azaroaren 17an ere auzolan-kide finak ibili dira eguzkibegin.
Joseba Artetxek honela laburebiltzen digu egindako lanak:
"25 lagun etorri dira ikastolara mantenuko lanetara. Gauza desberdinak egin ditugu. Ez geneukan argi eguraldia nolakoa izango zan eta batzuk barruan eta besteak kanpoan ibili dira.
  • Kanpoan egindakoen artean desbrozea, konposterako erabiliko den txokoa txukundu dugu, jolastoki berriko kautxoa kokatuta utzi da (resina ezin izan da eman euria datorrelako). Oraindik, kautxoa finkatu eta gero, garbitu behar da eta margoztu baita ere. Jolas berriak garbitzen eta esmaltatzen hasi gara.
  • Bestaldetik, kanpoan garbiketa gunea prestatzen ibili dira (iturginen lana falta da). Elbarrituen aparkaleku berria margoztu da eta zaharra ere erretokatu da. Azken hau egiteko,  aparkalekua garbitu da eta batutako hostoak konposterako erabiliko dira agenda 21-ren barruan.
  • Barruko lanean, gehien bat, 1. pisuko hormak eta sapaia zuriz margoztu dira. Beheko patiora bajatzeko eskaileretan berdin. Arotzak, barruan baldak jarri dituzte musika eta psikomotrizitate gelan."
Horren adierazlea irudiok dituzue ;-)

2012/10/20

Mantenuko lanak martxan

Kurtso honetako mantenuko lanak martxan daude jada!
Urriaren 20an, lanari ekiteko asmoz 27 lagun etorri dira ikastolara.
Egindako lanak hauek izan dira:
  • Erdiko solairuko horma zuriz eta urdinez margotu da (andamioa goiz erdian ekarri dutenez, goiko zatiak ez dira bukatu oraindik). 
  • Erdiko solairua eta haurtzaindegi arteko eskaileren sapaia margotu da. 
  • Barruan eta kanpoan hezi urdina margotzea falta zana bukatu da. 
  • Goiko solairuan, atzekaldera ematen duten lehioen gainean, seguritate kable bat jarri da alde batetik bestera: hurrengoetan segurtasun osoarekin lan egiteko moduan gelditu da. 
  • Aterpeko zutabeei barniza eman zaie. 
  • Sukaldean eta pikomotrizitate gelan arketa batzuk konpondu behar izan dira. 
  • Arotzak, sotoan zeuden balda batzuk montatu dituzte. 
  • Sotoa txukundu da baita ere. 
Hori guzti hori nola egin den ikusteko hona hemen argazki batzuk.
(Informazioa & argazkiak Joseba Artetxeri esker lortu ditugu)

2012/09/10

Txosnan laguntza behar da

Eguzkibegiko Txosnan laguntza behar da, egun hauetan txanda batzuk betetzeko.
Animatu zaitez/te eta apuntatu!
ASTEBURUA TXOSNAN
Adibidez, datorren asteburuan goizeko 3etatik itxi arte jendea behar dugu
  • ostiralean 3etan itxi beharko dugu txosna eta 
  • larunbatean txosna ez dugu itxiko baina, segur aski, sukaldea bai. 
OSTIRALEAN PATIN JAIA
Irailak 14 ostiralean, 19:00etan, Patin Jaia antolatzen dugu eta talde horrek  beste bi edo hiru pertsona behar dute dena prestatzeko.
Lan hauek auzolanean kontatzen ezbadute ere, denon laguntzarekin hobeto aerako dira; eta denono onerako izango da! ;-)

2012/09/06

Eguzkibegi jaietan

Eguzkibegi ikastola jaietan egongo da
ere. Gurosoak, ikasleak, irakasleak... denok egongo gara jaiak ospatzen eta parte hartzen! ;-)
Jaien hasieran, ostirala 7an, kamiseta gorria jantzita, koadrilen igoeran parte hartuko dugu.
Eta txosna zabalik egongo da astean zehar:
Zure partaidetza ere beharrezkoa da-ta :-D

2012/06/14

Andereno Itziarren oroimena

Andereño Itziarrek Eguzkibegi ikastolaren historia ondo ezagutzen du: bera sortzaileetariko bat izan zan 60ko hamarkadan. Torrezabal kultur etxean ospatu den "Gerra Zibilaren aurreko Ikastolako Umeen oroimena" ekitaldian, Itziar Barrenetxeak antzekotasun handiak topatzen zituen, gerra aurretik eta diktadura garaian ikastolak zituen berezitasunak: gurasoen erabakiz, herri osoaren laguntzaz, libururik gabe eta material gutxirekin, neskak eta mutilak batera, pedagogia aurrerakoia...
Hogei minutuko bideo honetan ikus-entzun ditzakegu bere azalpenak eta gogoetak.

2012/06/09

Eguzkibegi Ikastolako Jaia 2012

Ikastolako jaian zehar egin ditugun argazkiak ikusteko aukera daukazue hemen. Animatu zaitez eta... erdu KOMUNITATERAAAAA!!

Norbaitek bere seme-alaben argazkiak ez badu nahi agertzea, mesedez idatzi mezu bat auzolana@eguzkibegi.net helbidera

2012/06/08

Ikastolaren oroimena

Gerra Zibilaren aurretik Galdakaon ikastola egon egin zen: 1934an hasita, Gerra Zibila etorri arte, Plazakoetxeko etxe-barrian, holan deitzen omen zan lekua, 70 ume inguru ibili ziren euskara ikasten.

75 URTE-TA-GERO...
Eta ekainaren 13an, Torrezabal kultur etxean omenaldi bat egingo diete, oraindik bizi diren dozena luze ikasle ohiei. Ikastolako guraso eta ikasle guztiak, irakasle eta ikasle ohiak gonbidatuta zaudete, istorio zahar horiek, eta ikastolen historia entzutera eta ezagutzera.
Eta lagunak edo ezagunak gonbidatzen badituzu... hobe! Hementxe dekozu kartela emailez bialtzeko.
Ez ahaztu: TORREZABAL kultur etxean EKAINAk 13an arratsaldeko 7etan.
Etorri eta ikastolako lehengo kontuak ikasi!!

2012/06/05

Ikastolako jaia

Ekainaren 9an Eguzkibegin Ikastolako jaia ospatzen duguuuuuuu! Larunbatean, ekainak 9an, Eguzkibegin ikastolako jaia ospatzen dugu. Goizeko 10etan hasita eta arratsladeko 6ak arte gustu guztietarako eta adin ezberdinetarako ekintzak egongo dira: * Kirolak: saskibalio partidak, eskupilota, bolieibol, herri kirolak, ping-pong txapelketa * Ludoteka txikientzako, tailerrak goiz osoan, euskaldantzak * disko festa, musika kontzertua LARREGI taldearekin Eta eguerdian nahi duten guztientzako bazkaria Zer gehiago behar da jai erraldoi txatxi piruli bat izateko??



Ikastolako jaian egindako etengabe gaurkoratzen den argazki bilduma hemen duzue!

2012/06/04

Ibilaldia 2012 Trapagaranen

Milaka euskalzale batu ziran atzo Trapagaranen Itxaropena ikastolak antolatutako jaia ospatzera.









Ohiko Asanblada

Maiatzaren 30ean Eguzkibegin urteroko Ohiko Asanblada ospatu da:
  •  kurtso bukaera guztietan egin behar diren kontuak eta 
  • hartu behar diren erabakiak bideratzeko. 
Kooperatibako 67 bazkideren partaidetzarekin, gaiok jorratu ziren:
  • 2011ko kontuak onartu egin 
  • Datorren kurtsorako kuotak eta prebisio ekonomikoak onartu 
  • Juntakide berri baten onespena 
Asanbladaren hasieran Imanol Igeregi Ikastolen Federazioko lehendakaria egon zen bertan Elkartasun Kutxa (Caja de Solidaridad delakoa) zer den azaltzen eta nola funtzionatzen duen zehazten.
Horren ondoren, Eguzkibegiren integrazioa eta diruaren ekarpena ere bozkatu eta onartu egin zen.

2012/06/03

Ekaineko auzolana

Mantenuko lanetan azkeneko asteburura heldu gara. Azken honetan ikastolako jaiari begira, txukuntze lanetan ibili gara. Batez ere, ikastolako goiko aurpegia ondo jartzen aritu gara. Lehengo eta bigarrarren pisuko hormak eta teilatu azpikoa margotu ditugu. Beheko patioa margo erretoke batzuk burutu dira frontoi, zutabe eta hormetan. Egun honetan 20 pertsona egon ziren eta denetara, hauek ere kontuan hartuta, 1350 ordu izan dira sartutakoak mantenuko lanetan. Mila esker parte hartu duzuen guztioi! ;-) Desbrozea ere egin da ikastola inguruan. Udaberriarekin sasiak gorantza datozelako.

2012/05/12

Auzolana amaitzen

Kurtso honetako auzolana amaitzen ari da (kurtsoa bera bukatzen ari den bezala)
Mantenukoen auzolana bukatzen ari da. Azken asteburua gelditzen zaigu aurtengo lanak bukatzeko. Ekainaren 2an izango da.
Gaur, Maiatzak 12 eta hurrengo egunean, ikastolako jairako gauzak  prestatzen ari gara.
Jantokiko mahaien hankak, kanpoko hezi urdinak, kanastak eta goiko patioko hezi azpiko bordiloa izan dira gaurko betekizun nagusienak.

2012/04/23

Apirilaren 21ean lan-ta-lan

Apirilaren 21ean Auzolaneko hirugarren txanda hasi da. Larunbata gutxi bada, igandean ere lanean ibili gara. Larunbatean 30 lagun etorri dira eta igandean 6 bazkide. Larunbatean egindakoen artean: goiko solairuko pasiloa zuriz margotu, erdiko solairuan dauden 4 pasilo txikiak zuriz margotu, goiko patiorako irteerako aterpeko horma margotu, argiak jarri goiko patioko irteerako aterpean, ikastola barruko hezi urdina ia gehiena margotu eta haurtzaindegiko gelen errepasoa elektrikarien aldetik. Iganderako aterpeko saski baloi zelaia margotzea gelditu da.

2012/04/10

Erdu Komunitatera zure emailarekin

Galdakaoko Eguzkibegi ikastolan harreman digitalak komunikazioa erreztuko digutelakoan gaude. Horregatik zure emaila gurekin konektatzeko erabili dezazun animatzen zaitugu. Erantzun galdesorta hau eta... mantendu gurekin kontaktua! ;-)

2012/03/24

Lan-ta-lan auzolan

Mantenukoak asteburu berezia izan dugu. Ostiralean eta larunbaten lanean ibili gara:
  • Ostiralean 8 pertsona pasatu ziren eta arratsalde guztian ibili ziren zuloak egiten kanastak jartzeko goiko patioan. Zuloak egin eta gero porlanez bete eta kanasten azpiko soportea jarri zan. 
  • Larunbatean 20 pertsona pasatu dira eta egindakoen arten:
  1. Goiko aterpeko zutabeak goitik bera barnizatu dira.
  2. Haurtzaindegiko patio ia guztia margotu da.
  3. Elektrikariak konponketak egin dituzte DBH eta LH-ko solairuetan.
  4. Aterpearen atzekaldean harria bota da zati baten umeen irteera Pepetorantz errazteko. 
  5. Atletismo pistako marra batzuk beltzez margoztu dira hurrengo batean saskibaloi zelaia eta badmigton zelaia margozteko.

2012/02/25

Auzolaneko bideoak

Mantenuko jendea lanean dabilen artean, arduradunok denbora pixka bat ateratzen dute egindakoak dokumentatzeko.
Bideo-sorta honetan ikus ditzakezue egiten dituzten lan finak! ;-)
Eskerrik asko denori

40 lankideren auzolana

Otsailaren 25eko larunbat goizean auzolana izan genuen. Aurtengo 5. txanda. 40ren bat lagun bildu ginen goizeko 8 t´erdietan. Hasiera batean, eguraldi euritsua iragarrita zegoenez barruko DBHko pasiloetako margoketarekin hasteko izan ginen, baina goizean eguraldia ikusi ondoren kanpoko lanei ekin genion.

Egindako lanak:
MAGOKETA-LANAK: Idazkaritzako Mirenen bulegoa margotu. Idazkaritza alboan dagoen batzar-gelari 2.eskua emon. Idazkaritzako ateak, markoak eta berogailuak. HH-ko ateak eta markoak. HH-ko jantokiko zutabe batzuk margotu . Aparkalekuetako marrak eta hesi azpikoa berdez. Kiroldegiko ateak bernizatu. Kanpoko hesi urdin zati bat Erdiko patioko toboganak Idazkaritzara doazen eskilaren hegalak eta azpia.
BESTELAKOAK: Autobusen aparkalekutik doazen eskilareei instalazio elektrikoa jarri. Lan hau bukatu gabe geratu zen eta datorren larunbatean elektrizistak diren guraso batzuk amaiera emango diote. Desbroze-lanak Sotoan zegoen arropa sailkatu eta gorde kutxa egokietan. Gogoratu arropa hau aurrekoan garbitu zela.

EGITEKO/EGITEKE
Oraindik beste lau auzolan-egun geratzen zaizkigu eta eginiko lana bistan dago.
Gure ikastolak beste aurpegi bat hartzen ari da.
Ikus argazkiotan langile finok! ;-)

2012/02/22

Auzo-lan kolateralak

Jaionek ondo daki auzolanean aritu ondoren... kalte kolateralak sortzen direla: jantzi zikinak, babesteko materialak eta lanabesak GARBITU egin behar dira.
Hona hemen horren frogagiriak

2012/01/28

Bigarren txanda auzolanean dago jada!

Gaur, urtarrilak 28, Auzolaneko Mantenu taldean bigarren txanda hasi da lanean: 32 lagun hurbildu dira lanari ekiteko prest.
Egin dituzten lanen artean hauxe azpimarratuko dugu:
  • Idazkaritza eta haur hezkuntzako ateei eta markoei lehenego eskua eman diote.
  • Sarrera eta idazkaritzako bilera gela txikia margoztu dira.
  • DBH2b gela margoztu.
  • Jantoki txikiko zutabeak margoztu.
  • Desbrozea eta zuhaitzen adarrak moztu.
Baina hauek hasi baino ez dute egin: hurrengo auzo-lan eguna otsailaren 25a da.
Eskerrik asko denori! ;-)
FROGA ARGIAK
Auzolaneko lankidea fin ibiltzen direlaren frogak ditugu gaurkoan:
argazkiaz gain, bideoak ere ditugu gaurkoan. Ikusi eta animatu zuek ere Auzolanean aprte hartzen (datorren kurtsoan ;-))
Gelak margotzen hemen:

Frontoia margotzen hemen:

Mendian garbitzen:
Argazkiak hementxe:

2012/01/18

Mantenuaren balorazioa


Auzolanak badu balio handi bat, bazkideontzat. Eta gainera neurtu daiteke objetiboki: ez duzue uste? Auzolaneko Mantenuaren lehen txandako jendea etorri eta gero, talde horretako arduradunek BALORAZIO hau egin dute: "Lehenengo trimestreko mantenuko auzolana bukatuta, esan dezakegu...
  • 81 pertsona pasatu direla ikastolatik. 
  • 400 ordu inguruko lana egin dutela eta 
  • oraindik 2 txanda falta zaizkiola bazkide bakoitzari. 
  • 2. trimestreko datak hurrengoak dira: urtarrilak 28, otsailak 25 eta martxoak 24. 
Etortzeko zaretenok KONTUTAN izan:
aldaketarik egon ezkero auzolanean parte hartuko dutenen artean (senarra edo emaztea) mantenuko taldeari komunikatu (helbidea eguzkibegi.mantenua[a]gmail.com da) aldez aurretik, segurua dagokion pertsonari egiteko. 

2012/01/14

Auzolan +

Auzolan taldeak gogor ekin dio urte berriari ;-)
Urtarrilaren 14an, dozena bi lankide elkartu dira lan hauek gauzatzeko: Margoztu
  • zuzendariaren gela, 
  • Josebaren gela eta 
  • aparkalekuak 
DBH-ko geletan margo erretokeak egin, sotoan apal berriak jarri eta ordenatu.
Langile fin guztien argazkiak laster batean izango ditugu hementxe bertan.

HURRENGOA
Kontutan izan hilabete honetako 28-an hurrengo lanen txanda hasten dala ;-)
Fin ibili auzo-lan-kideok!