2015/03/10

Dokumentatu Dokumental bat egiteko

Monika Lekunberriren bizitzaren zati luze bat ilunetan dago oraindiño: 40 urte pasatu ebazan, diktadurapean, klaseak emoten, jende asko euskeraz dakienik be jakin barik.

Berrogei urte horreetan ehundaka ikasle eukiko ebazan; hasieran klandestinitatean eta baimena lortu ebanean "akademia" moduko baten.
  • Batzuk goizetan joaten ziren, irakurten eta idazten ikasteko: batez be umeak ziren, eskola-umeak eskola nazionalera joan barik, irakasle honengana joaten zirenak
  • Beste batzuk arrastietan mekanografia edo kontabilitatea ikastera beharra topetako edo fabrikan hobetu ahal izateko.
Horrelako asko eta asko dagoz Galdakaon inoiz, inori ez dautsiena kontatu Monikaren klaseetara joan direnik bez.

MARTXOAREN 26an ZABALGANEn
Ikasle horreek  alkartu gura doguz Monikaren bizitzako gorabeherak jasotzeko.
Dokumentazioa batu gura dogu dokumental bat egiteko.
Gonbitea da 
ZERTARAKO DOKUMENTALA?
Oraingo gazteak jakin dagien andereño honen bizitzako kontuak: eskoletako umeak eta ikastolako ikasleek ezagutu dagien nor hasi zan Galdakaon eukeraz irakasten 30etan
Baita aukera emoteko bere klaseetara joan ziren hainbat ikasleei bere esperientzia konpartitzeko: askok ixilean euki behar izan eben Monika euren irakaslea zala. Horreen informazioa batu gura dogu eta galdakoztar guztiekaz konpartitu. Monikak merezi dau eta ahalegintxu hori ;-)
Eskerrik asko danori kontakizun hau konpartitzeagaitik!


.